Grafenoari, 2D Materialei eta Aplikazioei buruzko Nazioarteko Biltzarra

Fotonika Al 30 Ira 2019

International Congress on Graphene, 2D Materials and Applications 

2019ko irailak 30 - urriak 4, Sotxiko Parke Olinpikoa, Errusia

Alexey Nikitin, Programaren Batzordeko presidentekidea. Nanophotonics of 2D materials, N2D-2029 (San Sebastian) 

The Congress

2D Materials nazioarteko biltzar bat da, eta bertan bilduko dira zientziaren eta teknologiaren zenbait esparrutan 2D materialekin lan egiten duten ehunka ikertzaile. Aurtengo edizioa topagune bilakatuko da nanozientziaren arloan, nanoteknologiaren arloan eta horiekin lotutako beste arlo batzuetan lan egiten duten ikertzaileentzat, eta aukera paregabea izango da mundu akademikoan zein esparru komertzialean eragin handia duten ezagutza eguneratuenen berri izateko. Horrez gain, 2D materialen esparruko jardunbide egokienak partekatzeko aukera ere izango da. Hitzaldia Sotxiko Parke Olinpikoan egingo da; bertan egin ziren 2014ko Neguko Olinpiar Jokoak, FIFAren 2018ko Munduko Kopa eta Bat Formulako Munduko Txapelketa Handia. Horrez gain, Sotxi ezaguna da bere mendi ikusgarriengatik eta itsasora ematen duten bistengatik.

Biltzarra Moskuko Fisika eta Teknologia Institutuko (MIPT) Fotonika eta 2D Materialen Zentroak antolatu du (2010ean, MIPTko bi ikasle ohik, Andre Geim eta Konstantin Novoselovek, Fisikako Nobel Saria irabazi zuten «bi dimentsioko grafenoarekin eginiko esperimentu berritzaileengatik»). Horrez gain, biltzarrak Errusiako beste zenbait erakunde zientifikoren eta fundazioren babesa ere jaso du.

MEMS Optikoei eta Nanofotonikari buruzko 2019ko Nazioarteko Biltzarra (IEEE OMN 2019).

2019ko uztailak 28 - abuztuak 1 / KAIST, Daejeon, Korea.

Nanoingeniaritza Taldeko ikertzaile nagusi Andreas Seifert Nazioarteko Zuzendaritza Batzordeko kide da.

Hemen aurkituko duzu informazio gehiago: http://www.omn2019.org/

HARREMANETARAKO

Euskampus Fundazioa arduratzen da Komunitatea kudeatzeaz.

Zalantzarik baduzu edo iruzkinik egin nahi baduzu, bete formulario hau.

TAGS:

  • Conference
  • Nanomaterials
  • Nanophotonics